III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N A M A R I A
Gazteluko Ostatua errentan
Donamariako Udalak, 2000ko abenduaren 1ean eginiko bilkuran, erabaki zuen plegu itxiaren bidezko enkante publikoa egitea, Gazteluko Ostatua errentan emateko.
Behin-behineko fidantza 10.000 pezetatan finkatu da.
Proposamenak, bukaeran ageri den ereduaren arabera beteak, kartazal itxian aurkeztuko dira Donamariako Udaleko Idazkaritzan, NANaren fotokopiarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeigarren egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.
Baldintzen plegua Udal Idazkaritzan dago, interesatuen eskura.
Donamarian, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ........, adinez nagusia; NAN zk.:....; helbidea: ............... Izan baitut ...... eguneko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen enkanterako deialdiaren berri, hilabetean........... pezeta (letra eta zenbakitan) ordaintzeko eskaintza egiten dut, "Gazteluko Ostatua" errentan hartzearen truke, eta betiere baldintzen pleguari loturik, oso-osorik onartzen baititut.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0011280