III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N A M A R I A
Oihan enkantea
Donamariako Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
Lote bakarra.-Golbai izeneko alderdian, Erabilpen Publikoko Nafarroako Mendien Katalogoko 442. mendian, 2.022 pago, 1.242 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 10.993.470 pezeta, BEZa aparte.
Proposamenak, iragarki honen bukaeran agertzen den ereduaren araberakoak, udal diruzaintzan lotearen balioaren % 5 fidantzatako utzi izanaren gordekinarekin batera, hamabost egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, eta azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen (egun baliogabeak dira, bakar-bakarrik, igandeak eta jaiegunak). Epeko azken eguna larunbata bada, luzatu eginen da hurrengo egun balioduneko ordu bera arte.
Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondotik irekiko dira pleguak.
Enkantea eta oihan aprobetxamendua arautuko dituzten udalaren baldintzen plegua eta Nafarroako Gobernuko Ingurugiroko zuzendari nagusiak onetsitako baldintza teknikoei buruzkoa Udal idazkaritzan daude, interesatuen eskura.
Donamarian, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: .................., adinez nagusia; helbidea: .........., ......... kalea, .... zenbakia
N.A.N.:.. Nire izenean edo ............... entitatea ordezkatuz (enpresaren sailkapen agiriaren zenbakia: ..), . zuhaitzez osaturiko lotea salgai dagoela ikasirik, hala jartzen baitu 2000ko ........aren ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkian, aprobetxamendua niretzat eskatzen dut, .li........... pezetaren (letra eta zenbakitan) ........... truke. Hori dena baldintza teknikoen pleguaren eta baldintzen pleguaren arabera, denak ezagutu eta onartzen baititut.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0011279