III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N D O S I L L A
"Andosillako kiroldegiko pabilioia" izeneko obrarako behar diren proiektuak idatzi eta lanak zuzentzeko presako lehiaketa irekia
Modalitatea: plegu itxiaren bidezko presako lehiaketa publiko irekia.
Aurrekontua: 13.300.000 pezeta, BEZa barne
Epea: 2 hilabete proiektuak idazteko eta zuzendaritzari dagokionez, lanak irauten duena.
Interesatuak daudenek eskura izanen dituzte klausula administratibo partikularrak, proposamen ekonomikoak aurkezteko epea amaitzen den arte, Andosillako Udaleko bulegoetan (San Cosme eta San Damián plaza, 1).
Proposamenak aurkezteko epea: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 13 egun naturalean aurkezten ahal dira.
-Proposamenak irekitzeko tokia eta eguna: Andosillako Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpigarren egun naturalean, arratsaldeko ordu bat eta erdietan.
Andosillan, bi milako abenduaren batean. Alkatea, Manuel Osorio.
Iragarkiaren kodea: A0011278