152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udalaren eta Vinsaren artean U.O.1/U.I.VI unitateko P-1 eta P-4 lurzatiak urbanizatzeko (Carburos) hitzarmena berrestea

"Jendaurrean paratzeko epea bukaturik, 2000-07-4 eguneko osoko bilkurak harturiko erabakiaren aurka inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, Vinsa ordezkatuz aritu zen José Luis Loizu Asiáin jaunarekin izenpetu zen hitzarmena berrestea onetsi da, Sanduzelaiko U.O.1/U.I.VI unitateko P-1 eta P-4 lurzatiak urbanizatzeko (Carburos), espedienteko agiriak dioenaren arabera."

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

Hori guztia argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplika daitekeen gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan egon daitezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta legez jakinarazten saiatu arren, honen berri izatea ezinezkoa izan dutenentzat.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0010212