III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
U.O.1/U.I.VI unitateko (Sanduzelai) P1, P2, P3-1, P3-2 eta P3-4 lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
"U.O.1/U.I.VI unitateko (Sanduzelai) P1, P2, P3-1, P3-2 eta P3-4 lurzatiak urbanizatzeko proiektua, hasiera batez onetsi zen alkate andreak 2000-03-20an eman ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2000-05-5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurreko epea inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, ebatzi dut:
1.-Behin betikoz onestea U.O.1/U.I.VI unitateko (Sanduzelai) P1, P2, P3-1, P3-2 eta P3-4 lurzatiak urbanizatzeko proiektua.
2.-Espedientea tramitatzeko eta ebazteko tasa onestea, 1.210.159 pezetakoa izanen baita.
3.-Erabaki hau igortzea ukitutako jabeei eta Nafarroako Gobernuari eta argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: a0010211