III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
U.I.IXko (Belosogoiti) 1. sektoreko A eremua urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, 2000ko urriaren 19an, honako ebazpena eman zuen:
"U.I.IXko (Belosogoiti) 1. sektoreko A eremua urbanizatzeko proiektuaren jendaurreko epea inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, eta espedientean dauden txosten teknikoei jarraikiz, ebatzi dut:
1.-Behin betikoz onestea H.A.P.O.ko U.I.IXko (Belosogoiti) 1. sektoreko A eremua urbanizatzeko proiektua, Cipriano Villoslada jaunak sustatua, konpentsazio batzordearen izenean eta hura ordezkatuz.
2.-Errekerimendua egitea Cipriano Viloslada jaunari, konpentsazio batzordearen izenean, aipatu proiektuaren eta eranskinen testu bategina aurkez dezan, 2000-03-16an, hasierako onespenaren ebazpenean adierazitakoaren arabera.
3.-Espedientea tramitatzeko eta ebazteko tasa onestea, 6.390.230 pezetakoa izanen baita.
4.-Erabaki hau igortzea ukitutako jabeei eta Nafarroako Gobernuari eta argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.
Hori guztia argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra dueno Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplika daitekeen gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan egon daitezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta legez jakinarazten saiatu arren, honen berri izatea ezinezkoa izan dutenentzat.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: a0010210