152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

García Galdeano eta Nicasio de Landa ikastetxe publikoetan pintura eta bestelako obrak egiteko proiektua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ezen, Iruñeko Udaleko alkatearen 2000ko azaroaren 2ko ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: García Galdeano eta Nicasio de Landa ikastetxe publikoetan pintura eta bestelako obrak egiteko proiektua esleitzea.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren prezioa: 20.066.670 pezeta.

Esleipen hartzailea: Aplicación de Pinturas Api, S.A.

Iruñean, bi milako azaroaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0010208