152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O R E N T I N

2001. urteko karga-tasak

Udal honek, 2000ko azaroaren 22an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezartzen duena betez, honako hau onetsi zuen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,21 izango da.

2. Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,63 izango da.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izango da.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan aplikatu beharreko portzentajeei eta karga-tasei dagokienez, gutxienekoak ezartzea.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezartzea, zergaren kostu txikienen gainean.

6. Erabaki honek 2001ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Morentinen, bi milako azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0011201