152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

368/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Idotzingo (Ibargoiti) Kontzejuko Kudeaketa Batzordea hautatzen duena.

Kontzejuen hauteskundeetan Idotzingo Kontzejuko barrutian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denez, bidezkoa da behar den Kudeaketa Batzordea izendatzea, Nafarroako Kontzejuetan hauteskunde prozesua arautzeko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak bere 16.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Eslava Armendáriz, José Manuel Arlegui Beriain, Pedro Jiménez Jiménez, Javier Lecumberri Lecumberri eta José Fermín Irurita Iraizoz jaun-andreak Idotzingo (Esteribar) Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0011239