III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R E L L A N O
2001. urteko karga-tasak
Udal honek, 2000ko azaroaren 23an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezartzen duena betez, Udalbatzak ondoren aipatzen dena onetsi zuen:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,38 izango da.
2. Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,80 izango da.
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izango da.
4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan aplikatu beharreko portzentajeei eta karga-tasei dagokienez, gutxienekoak ezartzea.
5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezartzea, zergaren kostu txikienen gainean.
6. Erabaki honek 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.
Erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Arellanon, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Manu Arrastia Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0011200