III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Deialdia, prozedura irekiaren bidez, Arrotxapeako P.P.ko P-10 poligonoa urbanizatzeko lanak egiteko
Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak, 2000ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki
da:
1. Kontratazio espedientea onestea, Arrotxapeako P.P.ko P-10 poligonoa urbanizatzeko lanei dagokien separata, espedientean baitago, onetsiz.
2. Esleipen prozedura abiaraztea, aipatu lanak nork egin erabakitzeko prozedura irekiaren deialdia eginez. Haien aurrekontua 40.733.159 pezeta da (argibide gisa, 244.811,22 euro) eta epea, berriz, hiru hilabete. Hori guztia, baldintzen pleguari jarraikiz, espedientean baitago eta orobat onetsi baita.
3. 35.114.792 pezetako gastua baimentzea, Udalaren Hirigintza Gerentziaren gastuen gainean indarra duen aurrekontuko "U.I.3 -Rochapea" izeneko 3043222601010 kontusailaren kontura."
Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean eta, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa para daiteke Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita zortzian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0011199