III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M U R U G A R R E N
Oihan enkantea
Murugarrengo Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante egin nahi du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra: El Prao eta La Fuente alderdietan.
Zuhaitz kopurua: 1.020 makal.
Kubikazioa: 476 metro kubiko zur.
Hasierako prezioa: 4.014.000 pezeta.
Fidantza: 80.280 pezeta.
Baldintzen plegua: Murugarrengo Kontzejuan.
Enkantea egiteko eguna: urtarrilak 13, larunbata, arratsaldeko ordu batean, Kontzejuko aretoan.
Murugarrenen, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Carmelo Ilarduya Irañeta.
Iragarkiaren kodea: A0011198