III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F I T E R O
Enkantea, igerilekua eraikitzeko
Udalak, azaroaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lizitaziorako dei egin da udal igerilekua eraikitzeko.
Kontratuaren xedea: udal igerilekua eraikitzea.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia.
Mota: lehiaketa.
Tramitazioa: presakoa.
Aurrekontua: 54.950.570 pezeta.
Egiteko epea: 4 hilabete.
Proposamenak aurkezteko epea: proposamenak Fiteroko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, hamalau egun naturaleko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan agertzen direnak. Jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak izan beharko dute.
Proposamen eredua baldintzen plegukoa da.
Proposamen ekonomikoak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, Fiteroko Udaleko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun naturalean, edo hurrengo egun baliodunean.
Baldintza ekonomiko administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, azter dezaten.
Fiteron, bi milako azaroaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.
Iragarkiaren kodea: A0011197