III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z I Z U R
Lurzatia enkantean
Zizurko Udalak, 2000ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, baldintza administratibo partikularren plegua onetsi du, ARI banaketa eremua birzatitzeko proiektuko 18. lurzatia prozedura irekian besterentzeko enkantea zuzenduko baitu. Delako plegua jendaurrean egonen da zortzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, erreklamazioak aurkez daitezen.
Halaber, enkanterako deia egiten da, nahiz lizitazioa gibelatzen ahal den, baldintzen pleguaren aurka erreklamaziorik jasotzen bada.
1.-Entitate adjudikazio-emailea: osoko bilkura.
2.-Kontratuaren xedea: lurzati bat, Paternainen, xedea izanik dotazioetarako pribatua. Azalera: 2.448,25 metro koadro. Aprobetxamendua: 1016,37 u.a.s.
3.-Lizitazioaren aurrekontua: 13.078.100 pezeta, gorako posturen bidez hobetu daitekeena.
4.-Bermeak: lizitatzaileek behin-behineko fidantza eratu beharko dute, 261.562 pezetakoa, ondasunaren % 2 egiten baitu, edota behin betikoa, errematearen zenbatekoaren % 4 egiten baitu.
5.-Dokumentazioa, argibideak eta aurkezteko tokia:
-Entitatea: Zizur Zendeako Udala.
-Helbidea: Gazolatz-31190
-Telefonoa: 948 353111
-Faxa: 948 353053
6.-Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun naturaleko epea dago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Proposamenak posta bidez igortzen bada, lizitatzaileak frogatu beharko du igorpena zein egun eta ordutan egin duen eta hori Udalari jakinarazi beharko dio fax edo telegrama bidez, betiere aurkezteko ezarrita dauden egun eta orduen barrenean.
7.-Eskaintzak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo astelehen baliodunean, arratseko zortzietan.
Gazolatzen, bi milako azaroaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: A0011196