152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-Baztango hermendietan, Zazpi-Iturri, Pertalax eta Belate alderdietan, 4.735 haritz amerikar eta Lawson altzifre, 1.584 metro kubiko zur eta 497 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, 6.410.040 pezeta.

Enkantean parte hartu ahal izateko eskabideak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Baztango Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira enpresaren sailkapen agiria eta udal diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko bost ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.

Pleguak eta eskabideak Udaletxean irekiko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen ortziral baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Udal idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon (Baztan), bi milako azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ................., herria: .............., bizilekua: ..........., NAN zenbakia: ............, Baztango Udalak ...........ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ..... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; horiek horrela, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ............ (letraz eta zenbakiz) ............ (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0011195