III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A Z T A N
Oihan enkantea
Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra: Baztango hermendietan, Arteta eta Otsondo Txiki alderdietan, 2.312 intsinis pinu eta estrobo pinu, 1.540 metro kubiko zur eta 499 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, 12.773.627 pezeta.
Enkantean parte hartu ahal izateko eskabideak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Baztango Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira enpresaren sailkapen agiria eta udal diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko bost ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.
Pleguak eta eskabideak Udaletxean irekiko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen ortziral baliodunean, arratsaldeko ordu batean.
Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Udal idazkaritzan daude ikusgai.
Elizondon (Baztan), bi milako azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
ESKABIDE EREDUA
Izena: ................., herria: .............., bizilekua: ..........., NAN zenbakia: ............, Baztango Udalak ...........ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ..... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; horiek horrela, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ............ (letraz eta zenbakiz) ............ (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0011194