152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Hasierako onespena landa-bide publikoetako erabilera arautzen duen ordenantzari

Baztan Balleko Udalak 2000ko azaroaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Baztan Balleko landa-bide publikoetako erabilera arautzen duen ordenantza.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 1. b artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatu espedientea ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesatu eskubidedunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Elizondon, Baztan Ballean bi milako azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0011172