III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M E N D I G O R R I A
Gizarte etxea egiteko obrak enkantean
Mendigorriko Udalak, 2000ko azaroaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, Mendigorriko gizarte etxeko obren proiektua onetsi zuen, baita kontratista hautatzeko enkante publikoaren deialdia arautuko duten baldintzen plegua ere.
-Xedea: Mendigorriko gizarte etxea eraikitzea.
-Gehieneko aurrekontua, gastu guztiak barne: hogeita bost milioi hirurehun eta laurogeita bost mila zortziehun eta laurogeita zazpi (25.385.887) pezeta (BEZa barne).
-Esleipenaren prozedura: irekia.
-Esleipen bidea: enkantea.
-Obrak egiteko epea: sei hilabete.
-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan jasotakoak.
-Behin-behineko fidantza: ez da ezarri.
-Kontratistaren sailkapena: ez da eskatzen.
-Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita sei egun naturaleko epean.
-Proposamenak aurkezteko tokia: Mendigorriko Udalaren erregistroan, Herriko Etxean baitago, Plaza de los Fueros, 1, Mendigorria.
-Proposamen ekonomikoaren eredua: klausula administratiboen pleguarekin batera jasotakoa.
-Aurkeztu eta enkantera onarturiko proposamen ekonomikoen gutunazalak ireki eta irakurtzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, gaueko bederatzietan, Mendigorriko Udaletxeko bilkura aretoan.
Mendigorrian, bi milako azaroaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.
Iragarkiaren kodea: a0011131