III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M A Ñ E R U
Herrilurra errentan
Udal honek plegu itxiaren bidezko enkante publikora atera du herrilurretako "Soto" lurzatia, 122 erreguko azalera duena, errentan emateko, laborantzarako.
Adjudikazio epea: zortzi urte.
Hasierako prezioa: 976.000 pezeta.
Behin-behineko fidantza: 19.520 pezeta.
Behin betiko fidantza: behin betiko adjudikaziotik sortzen den zenbatekoaren ehuneko lau.
Eskaintzak aurkeztea: hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.
Proposamenak irekitzea: ekitaldi publikoan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta ondoko egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan.
Bestelako baldintzak eta proposamen ekonomikoaren eredua udal bulegoetan aztertzen ahal dira, jendeari harrera egiteko orduetan.
Mañerun, bi milako azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, José Ignacio Martínez Cia.
Iragarkiaren kodea: a0011130