I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
359/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, José Francisco de Miguel y Velasco jauna Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazioen Plangintza eta Sustapenerako Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak 2000ko azaroaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 3. xedapen gehigarriaren 2. atalean xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.
Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-José Francisco de Miguel y Velasco jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazioen Plangintza eta Sustapenerako Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2000ko azaroaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: A0010983