III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S C A N T E
Belarrak enkantean, Huertas eta Corralizas alderdietan
Cascanteko Udalak, 2000ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea, hiru urteko eperako, 2001eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2003ko abenduaren 31n bukatuko baita, Huertas eta Corralizas alderdietako belarrak, ondotik zehazten diren loteetan biduak. Jabeek mugarritutako finkak kendu ondoren, hauek dira loteetarako hasierako prezioak:
1 lotea: Novellares: 293.116 pezeta.
3 lotea: Redipinos y Muchel: 184.176 pezeta.
4 lotea: Barranco Ramón, Adobas eta Rediguete: 366.331 pezeta.
8 lotea: Pulguer: 591.638 pezeta.
10 eta 11 loteak: La Mata: 431.543 pezeta.
Corralizas: 414.000 pezeta.
Enkantea publikoa izanen da eta ahozko posturen bidez eginen da, Cascanteko Herriko Etxeko bilkura aretoan, datorren abenduaren 22an, eguerdiko hamabietan.
Baldintzen plegua, enkantea arautuko duena eta lizitazioan parte hartzeko eskatzen diren betekizunak biltzen dituena, interesatuen eskura dago Cascanteko Udaleko idazkaritzan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Cascanten, bi milako azaroaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.
Iragarkiaren kodea: a0011129