III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F I T E R O
Hasierako onespena, Herri ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari
Fiteroko Udalak, aurtengo urriaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Herri ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Fiteron, bi milako azaroaren lauan. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.
Iragarkiaren kodea: a0010430