152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Hirigintzako hitzarmenaren hasierako onespena

2000ko urriaren 20an, José Larrañeta Ilundáin Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen:

1. Hirigintzako hitzarmenaren zirriborroari oniritzia ematea, Aitzoaingo katastroko 16. poligonoko 270. lurzatiari dagokionez. Hitzarmen hori izenpetuko dute Javier Martín Pla jaunak, Estación de Servicio Aralar, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, eta José Larrañeta Ilundáin jaunak, Berriobeitiko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, enpresaren zabalpena zehazteko aipatu hiri unitatean, eta Udal Planeko hirigintza arauei eransteko.

2. Hirigintzako hitzarmenaren zirriborroa jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean hedadura handiena duten egunkarietakoren batean jarrita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0010288