I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
358/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, Zareko Udaleko Kudeaketa Batzordea hautatzen duena.
Udal hauteskundeetan Zareko udal barrutian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denez, bidezkoa da behar den Kudeaketa Batzordea izendatzea, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 181 eta 182. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Víctor Manuel Iriarte Anaut, María Jesús del Castillo del Castillo, Juan María Irigoyen Otazu, Jesús María Apestegui Goñi eta Rafael Ansa Arlegui jaun-andreak Zareko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0010982