III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Behin betiko onespena, aurrekontuko aldaketei
Azkoiengo Udalak, 2000ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak. Onespena 2000ko abuztuaren 25ean argitaratu zen, 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.
Kreditu gehikuntza:
-Plaza eskoletako jeitsieran (4321-60101), 6.000.000 pezeta.
Hori guztia diruzaintzako 1999ko gerakinetik (87000) 6.000.000 pezeta hartuta finantzatuko da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276 eta 284. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214. artikuluetan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen zaie herritar eta interesatu guztiei, bilkura hartan aztertutako aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsirik geratu direla.
Azkoienen, bi milako azaroaren bian. Alkate udalburua, Jesús Hilario Campo Vidondo.
Iragarkiaren kodea: a0010224