III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Hasierako onespena 2000ko aurrekontuko aldaketari
Azkoiengo Udalak, 2000ko urriaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea, honako hauek biltzen dituena:
-Kreditu berezia:
-Caluengo bazkatokia erostea (535-690). Zenbatekoa: 70.000.000 pezeta.
-Kreditu gehikuntza:
-Futbol zelaiko harmailak eta urbanizazioa (4523-622). Zenbatekoa: 6.000.000 pezeta.
Hori guztia ondokoaren kargura finantzatuko da:
-Bazkatokia erosteko dirulaguntza (75505). Zenbatekoa: 20.817.986 pezeta.
-Epe luzerako mailegua (91700). Zenbatekoa: 31.226.980 pezeta.
-Diruzaintzako gerakina (87000), 23.955.034 pezetakoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratu da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da, aurreko lerroaldean aipatu epea iragan ondoren.
Azkoienen, bi milako azaroaren bian. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.
Iragarkiaren kodea: a0010222