152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Hasierako onespena 2000ko aurrekontuko aldaketari

Azkoiengo Udalak, 2000ko irailaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea, honako hauek biltzen dituena:

-Kreditu berezia:

-San Silvestre altxonbideko kolektorea (4320-60103). Zenbatekoa: 10.758.024 pezeta.

-Haurtzaindegiko ikasgela berria prestatzea (421-62200). Zenbatekoa: 7.000.000 pezeta.

-Kreditu gehikuntza:

Kultur Etxe berria (4510-648). Zenbatekoa: 5.000.000 pezeta.

Hori guztia 1999ko diruzaintzako gerakinetik (87000) 22.758.024 pezeta hartuta finantzatuko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratu da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da, aurreko lerroaldean aipatu epea iragan ondoren.

Azkoienen, bi milako azaroaren bian. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: a0010221