152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktuak.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren laugarren idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2000ko abenduaren 5ean, 11:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Agentes Municipales" izeneko erakunde profesionalaren Estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da eta sektore horretan libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten langileak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Javier García Aragón eta Juan Castillo Resano jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta horri buruz bidezko iruditzen zaiena alegatu ahalko dute idatziz, honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar eguneko epearen barruan.

Iruñean, bi milako abenduaren bostean.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0011416