I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1634/2000 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoko laborategirako ehunen prozesagailu bat erosteko gastua baimentzen duena.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoko laborategirako ehunen prozesagailu bat erosteko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoko laborategirako ehunen prozesagailu bat erostea.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, presako tramitazioa.
Lizitazioaren prezioa: 6.400.000 pezeta (sei milioi eta laurehun mila pezeta), (38.464,77 euro), BEZa barne.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.
Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamalau egun naturaleko epean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean (Irunlarrea kalea, 39, behea).
Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: otsailaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39).
Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39).
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita zortzian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0011427