I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1625/2000 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez aldaketak sartzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroetan sortutako hondakin sanitario likidoen kudeaketarako laguntza kontratuko agindu teknikoen pleguetan eta administrazio baldintza partikularren pleguetan (ob4/2000 lehiaketa); hain zuzen ere, berezitzat hartzen diren likidoak eduki dituzten ontzien kudeaketa ere kontratuan sartu eta adjudikazio irizpideak aldatu nahi baitira.
Proposamenak aurkezteko epe berria: aldaketa-iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun naturaleko 12:00ak arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna: aldaketa-iragarkiko epea bete eta hamabost egun igarota, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).
Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneteko honako helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa).
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita lauan.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0011111