I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1615/2000 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Ubarmin Klinikako seigarren solairua birmoldatzeko eta hirugarren, laugarren eta bosgarren solairuko ospitalizazioa berritzeko obrak kontratatzeko gastua baimendu (OB13/2000 lehiaketa) eta espedienteari hasiera ematen dio.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Ubarmin Klinikako seigarren solairua birmoldatzeko eta hirugarren, laugarren eta bosgarren solairuko ospitalizazioa berritzeko obrak kontratatzeko (OB13/2000 lehiaketa).
Kontratuaren xedea: Ubarmin Klinikako seigarren solairua birmoldatzeko eta hirugarren, laugarren eta bosgarren solairuko ospitalizazioa berritzeko obrak kontratatzea (OB13/2000 lehiaketa).
Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.
Lizitazio prezioa: 194.295.897 ehun eta laurogeita hamalau milioi berrehun eta laurogeita bost mila zortziehun eta laurogeita hamazazpi) pezeta, 1.167.741,86 euro, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.
Proposamenak aurkezteko epea: lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun natural igaro arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: epea amaitu eta biharamunetik hasita hogeita bat egun igarota, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).
Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa). Proiektua Tucán liburudendan (Irunlarrea kalea 25, Iruña. Tel: 948-177335. Fax: 948-196389).
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hiruan.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0011110