152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

365/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, Puiuko Udalaren herrilurreko lursail batzuen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko beste batzuekin trukea egiteko.

Puiuko Udalak 19.612 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail horrek 6. poligonoko 21. lurzatiko puska bat hartzen du eta 5. poligonoko 240. lurzati osoa.

Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur truke bat egitea eta, ordainean, jabetza partikularreko 9.233 metro koadroko lursail bat jasotzea. Lursail horretan Udalaren legar-hobi bat jarriko da.

Puiuko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Puiuko Udalaren herrilurreko 19.612 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea, honako lur-truke hauek egin ahal izateko:

1) Puiuko Udalaren eta Jesús eta Estanislao Sanz Martínez jaunen arteko lur-trukea.

2) Udalak 11.677 metro koadro jarriko ditu, 6. polinogoko 21. lurzatiko puska bati dagozkionak.

Bestalde, Jesús eta Estanislao Sanz Martínez jaunek 4.518 metro koadro jarriko dituzte, 4. poligonoko 468. lurzatikoak.

2) Puiuko Udalaren eta Martín eta Purificación Muro Vélaz jaun-andreen arteko lur-trukea.

Udalak 7.935 metro koadro jarriko ditu, 5. poligonoko 240. lurzatikoak.

Bestalde, Martín eta Purificación Muro Vélaz jaun- andreek 4.715 metro karratu jarriko dituzte, 4. poligonoko 469. lurzatikoak.

2. artikulua. Lur-truke horiek egiten dira Puiuko Udalak udal jabetzako legar-hobi bat jartzeko lur aski eduki dezan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Puiuko Udalak onetsi zuen baldintza pleguak dioena hertsiki betetzearen baldintzapean dago.

4. artikulua. Puiuko Udala behartua da espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean jasotzera. Halaber, Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari aldaketaren berri emanen die.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0010989