I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
364/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, Azkoiengo Udalaren herrilurreko 48.270 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera beste bati lagatzeko.
Azkoiengo Udalak 48.270 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail horrek 5. poligonoko hainbat lurzatitako puskak hartzen ditu, ondokoetatik, hain zuzen: 112, 157, 165, 188, 204, 245, 418, 5003, 5027, 5030, 5033, 5034, 5035, 5037, 5038, 5039, 5040, 5043, 5044, 5076, 5135, 5139 eta 5239.
Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur horien erabilera Desarrollo de Energías Renovables S.A. enpresari uztea, 75 urterako, urteko kanon baten truke, energia elektrikoko airesorgailuen parke eoliko bat jar dezan.
Azkoiengo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Azkoiengo Udalaren herrilurreko 48.270 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail horrek 5. poligonoko hainbat lurzatitako puskak hartzen ditu, ondokoetatik, hain zuzen: 112, 157, 165, 188, 204, 245, 418, 5003, 5027, 5030, 5033, 5034, 5035, 5037, 5038, 5039, 5040, 5043, 5044, 5076, 5135, 5139 eta 5239.
2. artikulua. Baimena ematen zaio Azkoiengo Udalari desafektatutako lur horren erabilera Desarrollo de Energías Renovables S.A. enpresari uztea, 75 urterako, energia elektrikoko airesorgailuen parke eoliko bat jar dezan.
3.artikulua. Desafektazioaren onespena Azkoiengo Udalak onetsi zuen baldintza pleguak dioena hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.
4. artikulua. Azkoiengo Udala behartua da espediente honen xede diren lurren mugak jartzera.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A0010988