152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

362/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, Arroizko Udalaren herrilurreko 40.000 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera beste bati lagatzeko.

Arroizko Udalak 40.000 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 3. poligonoko 779. lurzatiko puska bati dagokio eta Beortiga alderdian dago.

Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur horien erabilera Mendia Ehiztari Elkarteari uztea, hamar urterako, urteko kanon baten truke, plater-tirorako zelai bat jar dezan. Lagapena bi urtetik bi urtera berritu ahalko da.

Arroizko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Arroizko Udalaren herrilurreko 40.000 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail hori 3. poligonoko 779. lurzatiaren puska bati dagokio eta Beortiga alderdian dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Arroizko Udalari desafektatutako lur horren erabilera Mendia Ehiztari Elkarteari uzteko, bertan plater-tirorako zelai bat jar dezan.

3.artikulua. Desafektazioaren onespena Arroizko Udalak onetsi zuen baldintza pleguak dioena hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Arroizko Udala behartua da espediente honen xede diren lurren mugak jartzera.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0010986