I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
986/2000 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, David Benito Pertusa Dk., lehiaketaren ondorioz, "Teknologia elektronikoa" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.
2000ko otsailaren 3ko Ebazpenak unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara dei egin zuen. Ebazpen hori martxoaren 1eko "E.A.O."n argitaratu zen. Ikusirik, epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.
Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Ingeniaritza elektriko eta elektronikoa Sailari atxikitako "Teknologia elektronikoa" jakintza arloan, David Benito Pertusa Dk. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.
Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.
Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Ebazpen honen kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "E.A.O."n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako azaroaren hamalauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0010952