152. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2000ko azaroaren 13koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, 1999ko martxoaren 29ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez elikagaien kalitatezko izendapenen Kontseilu Arau-emaileentzako laguntzak arautu ziren.

Elikagaien kalitatezko izendapenen Kontseilu Arau-emaileentzako laguntzak 1999ko martxoaren 29ko Foru Aginduan arautu ziren. Gero, Foru Lege hori aldatu zen 2000ko urtarrilaren 24ko Foru Aginduaren bitartez.

Orain, komeni da Foru Agindu hori berriz ere aldatzea, ekitaldi ekonomiko jakin batzuekin dituen loturak kentzeko. Horretarako, 1, 3.2, 4, 5 eta 7. artikuluak aldatu behar dira.

Beraz, Nafarroako Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 b) artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-1999ko martxoaren 29ko Foru Aginduaren 1, 3.2, 4, 5 eta 7. artikuluak aldatzea. Foru Agindu horrek elikagaien kalitatezko izendapenen Kontseilu Arau-emaileentzako laguntzak arautzen ditu.

Hauek dira egin beharreko aldaketak:

a) 1 eta 4.1 artikuluetan, 1999 eta 2000. urteetako ekitaldietako aipamena kentzea.

b) 3.2. artikulua honela hasiko da hemendik aurrera: "Kontzeptu horrengatik.". Beraz, kendu egin da 2000. urtearen aipamena.

c) 4.2. artikuluak, 5. artikuluko hirugarren lerroaldeak eta 7. artikuluko hirugarren lerroaldeak ondoko eduki hau izanen dute hemendik aurrera:

"Laguntza horiek aurrekontuen ekitaldi bakoitzean horretarako gaitzen den kontusailaren kargura ordainduko dira".

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako azaroaren hamahiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0010972