143. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1216/2000 EBAZPENA, irailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Esteban Bonafonte Berrade jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Noaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarteko gisa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela ahalmena unitate organikoetako burutzak bitarte baterako edo jardunean betetzeko izendapena egiteko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Esteban Bonafonte Berrade jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Noaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea, bitarteko gisa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hemezortzian.-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0009404