143. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Lorategi Zerbitzurako traktore bat, bere osagarriekin, erosteko

Alkateak 2000ko urriaren 27an eman ebazpenaren bidez onetsia.

Kontratazioaren aurrekontua: gehienez ere 5.352.000 pezeta (argibide gisa, 32.166,17 euro), BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 107.040 pezeta (argibide gisa, 643,32 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko - administratiboen pleguan ageri direnak. Jatorrizko agiriak edota kopia kautotuak aurkeztu behar dira.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, Udaletxean, lizitazio iragarkian zehaztuko diren egun eta tokian.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Udalaren Argibide Bulegoan, Udaletxeko beheko solairuan.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0010453