III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R U E T E
Oihan enkantea
Kontzeju honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin nahi du, Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko 410 eta 411. mendietako oihan lotea saltzeko. Hona hemen zuhaitz espezieak eta kopurua:
1788 pago, 1837 metro kubiko zur eta 183 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak; 321 pago, 59 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak; eta 7343 larizio, alertze eta estrobo pinu, 805 metro kubiko zur eta 35 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, 26.551.500 pezetatan, 88.500 pezetatan eta 3.095.500 pezetatan, hurrenez hurren, hau da, 29.735.500 pezetatan guztira.
Enkantea Kontzejuko Aretoan eginen da, abenduaren 16an, eguerdiko hamabietan.
Berueten, bi milako azaroaren zazpian. Kontzejuko burua, Juan Bautista Arraras.
Iragarkiaren kodea: A0010450