III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U L E B R A S
Hasierako onespena, 2001eko ordenantza fiskalei eta Udalaren ordainarazpenen tasei
Tulebrasko Udalak, 2000ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quorumarekin, hasiera batean onetsi ditu ondoko ordenantza fiskalak eta Udalaren 2001eko ordainarazpenen tasak:
1.-Ordenantza fiskalak:
Ordenantza fiskal orokorra.
Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.
Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergen ordenantza fiskala.
Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko tasen ordenantza fiskala.
Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.
Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.
2.-Ordainarazpenen tasak.
Landalurren gaineko kontribuzioa: % 0,80.
Hirilurren gaineko kontribuzioa: % 0,50.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: % 40.
Gainbalioaren zerga: ehuneko eta karga-tasa gutienekoak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu, eta nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Tulebrasen, bi milako azaroaren hamazazpian. Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.
Iragarkiaren kodea: A0010761