Iragarkia
143. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 27a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
FORU AGINDUA, 2000ko azaroaren 6koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2000/2001 ekitaldirako Programan bilduriko ekintzetarako laguntzak arautzen dituena.
1999ko martxoaren 15eko Batzordearen 528/1999 EE Erregelamenduan, olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko neurriak ezartzen dituen horretan, oliba-olioaren ekoizpenaren kalitatea eta lan horrek ingurumenean duen eragina hobetzeko erregioetan egin beharreko ekintzak zehazten ditu. Halaber, 2000ko martxoaren 28ko Batzordearen 644/2000 EE Erregelamenduak elkartekide diren estatuek 2000/2001 ekoizpen-aldian izanen dituzten finantza-mugak zehazten ditu.
Horien ondotik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta oliba-olioa ekoizten duten autonomi erkidegoek, sektore horrekin lankidetzan, Europako Elkartearen aipatu arautegiarekin bat datorren ekintza-programa bat prestatu dute. Programa horrek 2000ko apirilaren 27ko Agindua EAOn argitaratzearekin batera hartu zuen indarra. Agindu horren bidez, Oliba-olioaren Kalitatea Hobetzeko 2000/2001 ekitaldirako Programa onetsi zen.
Agindu horretako bosgarren artikuluan ezartzen da autonomi erkidegoek kudeatuko dituztela programan biltzen diren ekintzak, olibondoko euliaren kontrol, alerta eta balorazio sistema eta aurreko kanpainetan abian jarritako ikerkuntza programak izan ezik, eta behar bezalako kontrol sistemak aplikatuko dituztela, programako ekintzak egoki egiten direla bermatzeko, hau da, Batzordearen 528/1999 EE Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Xedea.
Foru Agindu honen xedea da Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2001/2001 ekitaldirako Programan bilduriko ekintzetarako Europako Elkarteak ematen dituen laguntzak izapidatu eta emateko arauak ematea. Programa hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 2000ko apirilaren 27ko 8134 Aginduaren bidez onetsi zen.
2. artikulua. Onuradunak.
Laguntza hauen onuradunak oliba sektorearekin zuzenean loturik dauden elkarte, federazio eta erakundeak izan ahalko dira, Nafarroako Foru Komunitatean badute egoitza.
3. artikulua. Laguntza jaso dezaketen ekintzak eta helburuak.
1. Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2000/2001 ekitaldirako Programan sartuta egonda, Foru Agindu honetan ezarritako dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak ondoko hauek dira:
a) II. azpiprograman bildutako prestakuntza programak: "Olibondoak landatu eta tratatu, olibak bildu, gorde eta transformatu, eta ekoizten den olioa gordetzeko baldintzak hobetzea".
b) III. azpiprograman bildutako aholkularitza teknikoa: "Oliba-errotentzako aholkularitza teknikoa, ingurumena hobetzea eta oliba-olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzea helburu".
c) VI. azpiprograman bildutako laborategi fisiko-kimikoak instalatzea: "Oliba-olioaren ezaugarriak aztertzeko laborategiak instalatu eta kudeatzea".
2. Prestakuntza ikastaroen helburua oliba-olioaren ekoizpen-fase bakoitzean parte hartzen duten agenteen prestakuntza hobetzea da; zehazki,hauena:
Olibazainendako ikastaroak.
Olibazainak prestatzea ondoko arloetan:
.Olibondoen egoera fitoteknikoak hobetzea.
.Olibak bildu eta garraiatzea.
.Ekoizten den olioa bildu, zaindu eta merkaturatzea.
.Olioaren kalitateko irizpideak.
Olio-errotetako langileendako ikastaroak:
.Ekoizpenaren kudeaketa.
.Sal-erosketen kudeaketa.
Olio-errotetako langileei teknika hauek erakustea:
.Ehotzekoa.
.Erauzi, zaindu, bildu eta ontziratzekoa.
.Merkaturatzekoa.
.Oliba olioaren Espainiako, Europako Batasuneko eta nazioarteko merkatuari buruzkoa.
Kalitateari buruzko ikastaroak:
.Industri kalitatearen kudeaketa.
.Ingurumenaren kalitatearen kudeaketa.
Argibideak ematea:
.Kalitate osoa kontzeptuari buruz.
.ARCPC sistemen ezarpenari buruz.
.ISO 9000 eta 14000 arauen aplikazioari buruz.
Dastaketa ikastaroak:
.Dastatzaileak.
.Dastatze panelak hautatu eta trabatzea.
.Panelburuen prestaketa.
.Dastatze panelak koordinatzeko jardunaldiak.
.Dastatze panelak koordinatzeko jardunaldiak.
Olio-errotetako langileak trebatzea ondoko arloetan:
.COI delakoaren sentimenezko ebaluazioaren metodologian eta dastatzaileen hautaketan.
.Sentimenezko azterketarako baliabide berrietan.
.Atariak zehazten.
.Jarduteko irizpideak bateratzen.
Laborategiko ikastaroak:
.Olio-errotetako laborategiko laguntzaileak.
.Laborategiko aztertzaileen jardunaldiak.
.Laborategietan kalitatea bermatzeko jardunaldiak.
Hedatzea:
.Analisi fisiko-kimikoko teknikak, kalitatearen ezaugarriak eta olioaren garbitasuna ezagutzea eta produktuaren kalitatea kontrolatzea ahalbidetzen dutenak.
.Kalitatea laborategietan bermatzeko jardunaldiak.
3. Oliba-errotentzako aholkularitza teknikoaren helburua da instalazioak eta prozesuak hobetzeko aholku ematea, zehazki:
.Oliba-olioaren kalitatea ikustea olibondoan, patioan, kalapatxan, zentrifugatzaile/kikara/dekantatzailean eta biltegian.
.Ekoizpen prozesua, kalitateari dagokionez, zein egoeratan dagoen diagnostikatzea.
.Kasuan kasuko neurri zuzentzaileak proposatzea.
4. Laborategi fisiko-kimikoen helburua da oliba-olioaren ekoizleen erakundeen eta kooperatiba ekoizleen eta ontziratzaileen eskura jartzea oliba-olioaren analisi organoleptikoa egiteko laborategiak, hala nola haren ezaugarri fisiko-kimikoak ebaluatzeko instalazioak.
4. artikulua. Onuradunen eginbeharrak.
Eskatzaileari laguntza emateko, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Eskaera-orrian azaltzen diren ekintzak 2001eko apirilaren 30a baino lehen egitea.
b) Laguntzen kostuei buruzko kontabilitate analitikoa eramatea. Kontabilitate hori eskura egonen da, egiaztapenak egiteko.
c) Ikastaro bakoitzaren hasiera eta bukaeraren berri ematea, garaiz, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari.
d) 2001eko maiatzaren 15a baino lehen, dirulaguntza kobratu aitzin, memoria edo txosten bat aurkeztea, gutxienez, honako hauek azaldu beharko dituena:
.Egindako ikastaroen zerrenda: tokia, eguna eta iraupena.
.Ikasleen erregistroa, ikastaro eta ezaugarrien arabera: izena, NANa, adina, lanbidea, sektorearekiko lotura mota.
.Ikastaro bakoitzeko ikasle kopurua eta sektoreari lotutako ikasleen kopurua.
.Ikastaro bakoitzeko irakasle kopurua: izena, NANa, adina, lanbidea eta titulazioa.
.Ikastaroaren ebaluazioa, ikasleek egina.
.Irakatsiriko gaiak, ikastaroz ikastaro.
.Ikastaro bakoitzean erabilitako material didaktikoa eta ikusentzunezkoa.
.Gastuak, ikastaroz ikastaro sailkatuak.
.Ikastaroan gertaturiko beste edozein gorabehera.
2. Oliba-errotentzako aholkularitza teknikoan:
a) Aholkularitza plana 2001eko apirilaren 30a baino lehen gauzatzea.
b) Oliba-errota bakoitzeko, gutxienez, hiru kontrol-saio egitea, ekitaldiaren hasieran, erdialdean eta amaieran. Kontrol horietan, gutxienez, honako azterketa hauek egin beharko dira:
.Olibak:
-Zorutik bildutako oliba kopurua.
-Heldutasun puntua (olibondotik hartutako olibetan bakarrik).
-Fruitu osasuntsuen kopurua, ehunekoetan.
-Hezetasuna (RMN delakoa, olibondoko eta kalapatxako olibetan bakarrik).
-Koipe kopurua (RMN delakoa, olibondoko eta kalapatxako olibetan bakarrik).
-Olioa ateratzea ("Albencor" metodoa).
.Olioa:
-Disolbatzaile halogenatuak.
-Peroxidoen indizea.
-K270
-K232
-Egonkortasuna.
-Polifenolak.
-Azidotasuna.
-Test-panela (puntuazioa eta batezbesteko profila).
.Ura:
-Edangarritasuna.
-Kuprea.
-Burdina.
-Disolbatzaile halogenatuak.
.Oliba-lapa:
-Hezetasuna, ehunekoa.
-Koipea, ehunekoa.
.Hondar-olioa eta garbiketa-ura:
-Hondakin lehorra, ehunekoa.
-Hezetasuna, ehunekoa.
-Koipea, ehunekoa.
c) Ekintzan parte hartzen duen oliba-errota bakoitzaren txostena prestatzea, non ekoizpen-prozesuaren eta kalitatearen arteko harremanaren diagnostikoa eginen den eta behar diren neurri zuzentzaileak proposatuko diren. Txosten horiek oliba-errotei ere emanen zaizkie.
d) Laguntzen kostuei buruzko kontabilitate analitikoa eramatea. Kontabilitate hori eskura izanen da, egiaztapenak egiteko.
e) Ikastaro bakoitzaren hasiera eta bukaeraren berri ematea, garaiz, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari.
f) 2001eko maiatzaren 15a baino lehen, dirulaguntza kobratu aitzin, memoria edo txosten bat aurkeztea, non lan egiteko erabilitako baliabideak eta prozesuan gertaturiko gorabeherak azalduko diren, hala nola aholkua hartu duten oliba-errota guztiei buruzko memoria, non lortutako emaitzak zehaztuko diren, Foru Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren aholkuen arabera neurtuak.
g) Langileek landa-lanean duten arriskuendako behar bezalako asegurua egitea.
3. Laborategi fisiko-kimikoen instalazioetan:
a) Instalazio plana 2001eko apirilaren 30a baino lehen egitea.
b) Instalatzen den laborategi bakoitzaren txosten partikularra egitea, non egindako inbertsioak, ezaugarri teknikoak, lan gaitasuna eta langile arduradunen prestakuntza zehaztuko diren.
c) Laguntzen kostuei buruzko kontabilitate analitikoa eramatea. Kontabilitate hori aztergai izanen da, egiaztapenak egiteko.
d) Instalazio planaren garapenaren berri ematea, garaiz, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari.
e) 2001eko maiatzaren 15a baino lehen, dirulaguntza kobratu aitzin, memoria edo txosten bat aurkitzea, non lan egiteko erabilitako baliabideak eta prozesuan gertaturiko gorabeherak azalduko baitira.
5. artikulua. Jarraipena, ebaluazioa eta kontrola.
Laguntzen onuradunek olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko neurriak ezarri zituen Batzordearen 1999ko martxoaren 10eko 528/1999 EE Erregelamenduaren 8.1. artikuluan aipatzen diren gainbegiratze eta kontrol lanak egiteko erraztasunak jarriko dituzte, honako hauek zehazki:
-Lagunduriko kostuei buruzko administrazio kontrolak eta egiaztapen kontrolak.
-Ekintzak kontratuan, hitzarmenean edo administrazio xedapenetan ezarritakoaren arabera egin direla egiaztatzeko kontrolak, gehienbat landa-lurretan.
6. artikulua. Laguntza-eskaeren aurkezpena, izapidea eta ebazpena.
1. Eskaera-orriak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztu ahalko dira, bulego nagusian zein eskualdeko bulegoetan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak baimenduriko gainerako administrazio erregistroetan.
2. Laguntza eskaerak Foru Agindu honen 2. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira eta bertan azaltzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira.
3. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
4. Eskaerak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak izapidatuko ditu, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1997ko urriaren 13ko Foru Aginduari jarraikiz, haren bidez ezarri baitzen FEOGA-Bermearen Ataleko laguntza eskaerak aurkeztu eta laguntzak baimendu eta ordaintzeko prozedura.
7. artikulua. Dirulaguntzen zenbatekoa eta haiek ordaintzeko modua.
1. Ikastaro bakoitzeko laguntza, gehienez, 2.000.000 pezetakoa izanen da (12.020,2421 euro).
2. Laguntzak FEOGA-Bermearen Ataleko aurrekontuaren "Olioaren kalitatea hobetzea" izeneko BO1-1211-004 lerroaren kargura emanen dira. Dirulaguntzak ematea fondoak izatearen baldintzapean izanen da. Guztira, 7.835.000 pezeta (47.089,2984 euro) emanen dira, gehienez; ekintza bakoitzerako honenbeste:
a) Prestakuntza ikastaroak: 3.235.000 pezeta (19.442,7416 euro).
b) Oliba-errrotentzako aholkularitza teknikoa: 1.000.000 pezeta (6.010,1210 euro).
c) Laborategi fisiko-kimikoen instalazioa: 3.600.000 pezeta (21.636,4358 euro).
3. Dirulaguntza ordainduko da onuradunak hartutako betekizun eta konpromisoak bete direla egiaztatu ondoren, gastuak justifikatu eta aginduzko dokumentazioa aurkeztu eta gero.
8. artikulua. Laguntza araubide honetako lehentasun irizpideak.
Laguntzen zenbatekoak 7.2 artikuluan ezarritako aurrekontu-muga baino handiagoa baldin badira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko erregistroan emandako sarrera-ordenaren arabera lehenetsiko dira.
9. artikulua. Ordainketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Foru Agindu honetan ezarritako laguntzen inguruko ordainketa, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Europako Batasuneko arautegia galarazi gabe, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Aginduari jarraikiko zaio, haren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.
2. Arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa abenduaren 9ko 369/1999 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, haren bidez onetsi baitzen nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloetako zehapenak jartzeko administrazio prozedura.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Lehena.-Foru Agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1997ko urriaren 13ko Foru Aginduari jarraikiko zaio, haren bidez ezarri baitzen FEOGA-Bermearen Ataleko laguntza eskaerak aurkeztu eta laguntzak baimendu eta ordaintzeko prozedura.
Bigarrena.-Foru Agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako azaroaren seian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
1. ERANSKINA
Oliba-olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko 2000/2001 ekitaldirako programaren barrenean, oliba-errotentzako aholkularitza teknikoa ematean, egin beharreko lanak
Oliba-errotetan kontrolak eginen dira ekitaldiaren hasieran, erdialdean eta, batzuetan, bukaeran.
Sektorearen egiturak hobeki ezagutzeko neurrien artean, kontrol/bisita bakoitzean hartu beharreko laginak honako hauek dira:
1. Oliben lagina, olibondoetatik.
2. Oliben lagina, patiotik (pisatzeko irteera).
3. Oliben lagina, fabrikan sartu aurreko kalapatxan.
4. Olioaren lagina, zentrifugatzaile bertikaletik.
5. Oliba-laparen lagina.
6. Hondar-olioaren edo garbiketako uraren lagina.
7. Uraren lagina.
8. Ontziratutako olioaren lagina.
9. Biltegiko olioaren lagina.
Lehen-lehenik analizatu beharreko faktoreak eta kalitatea kaskartzea ekar dezaketen faktoreak ebitatzeko gomendio eta kontrolak, honako hauek dira:
1. Faktore agronomikoak.
.Oliba-motaren eragina.
.Lurzoruaren eta klimaren eragina.
.Landaketaren eragina.
.Izurri eta eritasunen eragina eta egindako tratamendu fitosanitarioena.
.Bilketa orduan, honako faktore hauen eragina:
-Heldutasun indizea.
-Zorutik eta olibondotik ateratako olibak bereiztea.
-Biltzeko metodoa eta kalitatean duen eragina.
2. Fruituen garraioan, jasotzean, garbiketan eta biltegiratzean parte hartzen duten faktoreak.
.Fruitua garraiatzeko moduak eta kalitatean duten eragina.
.Oliben sailkapena, garbitu eta ikuzi aurretik eta ondotik.
.Fruituaren garbiketa eta ikuzketa.
.Aletegiak kalitatean duen eragina.
.Fruituen bereizketa, kalitatearen arabera.
.Jasotze-patioaren eta bertako makineriaren garbiketa eta egoera.
3. Lanketako faktoreak.
3.1. Erregulazio-baliabideak.
.Oliba-mota.
.Ehoketaren mota eta tamaina.
.Ur gehitzea irabiagailuan.
.Irabiaketaren tenperatura eta abiadura.
.Ateragailu partzialaren kontrola, horrelakorik baldin badago.
.Ehoketaren erritmoa.
.Kapazuen garbiketa.
.Kargaketaren uniformetasuna eta bertikaltasuna.
.Prentsaketaren iraupena eta bestelako parametro batzuk (prentsaketaren abiadura, orearen dosifikazioa, e.a.).
.Bahearen garbiketa.
.Zentrifuga bertikalen parametroak, horrelakorik baldin badago.
.Gehitzen den uraren tenperatura eta emaria olioen zentrifugetan.
.Erabilitako erregulazio-uztaiak.
.Deskargatzeko denbora.
.Lanaren erritmoa.
.Garbiketa.
.Dekantatzaileen gelako tenperatura.
.Likidoen isurketa dekantatze-prozesuan.
.Dekantatzeko biltontzien purgaketa.
.Dekantatzaileen garbiketa eta egoera.
3.2. Erregulaziorako baliabideak.
.Olibak:
-Zorutik bildu diren olibak, ehunekoetan.
-Heldutasun-puntua (olibondotik hartutako oliben kasuan, bakarrik).
-Fruitu osasuntsuen ehunekoa.
-Hezetasuna (RMN, olibondotik eta kalapatxatik hartutako oliben kasuan, bakarrik).
-Koipe kopurua (RMN, olibondotik eta kalapatxatik hartutako oliben kasuan, bakarrik).
-Olioa aeratzea ("Abencor" metodoa).
.Olioa:
-Disolbatzaile halogenatuak.
-Peroxidoen indizea.
-K270.
-K232.
-Egonkortasuna.
-Polifenolak.
-Azidotasuna.
-Test-panela (puntuazioa eta batezbesteko profila).
.Ura:
-Edangarritasuna.
-Kuprea.
-Burdina.
-Disolbatzaile halogenatuak.
.Oliba-lapa:
-Hezetasuna, ehunekoa.
-Koipea, ehunekoa.
.Hondar-olioa eta garbiketako ura.
-Hondakin lehorra, ehunekoa.
-Hezetasuna, ehunekoa.
-Koipea, ehunekoa.
4. Biltegiratze eta ontziratzearen inguruko faktoreak.
.Biltegien eta nabearen garbiketa.
.Biltegi egokietan gordetzea, kalitatearen arabera bereizita.
.Ezaugarri organoleptikoen eta azidotasunaren kontrola, biltegiratu aurretik lote homogeneoak egin ahal izateko.
.Tenperatura iraunkorra.
.Kontrol-lana, biltegi berean olioaz beste produkturik gorde ez dadin.
.Iragaztea.
.Ontziratzea.
5. Ingurumenaren babesaren inguruko faktoreak.
.Erantzukizunen egitura.
.Egin diren prestakuntza ikastaroak.
6. Langileen prestakuntzaren inguruko faktoreak.
.Erantzukizunen egitura.
.Egindako prestakuntza ikastaroak.
7. Merkaturatzearen inguruko faktoreak.
.Salmenta sistema.
Halaber, olioaren kalitatea eta purutasuna bermatzearren, eta, bereziki, nahi ez diren substantziak ager ez daitezen, disolbatzaileak batez ere, hainbat analisi eginen dira hondakinik ote dagoen aztertzeko, disolbatzaileak batik bat, oliba-olioaren ekoizpenerako laguntzen araubidea ezartzen duen 1984ko urriaren 3061/84 Erregelamenduaren 9. artikuluari jarraikiz. Erregelamendu horren ordez, 1999ko urriaren 1etik aurrera, urriaren 30eko 2366/98 Erregelamendua ezarri zen. Bereziki, honako alderdi hauek aztertuko dira:
.Olibaren tratamendu kimikoa.
.Garraioaren baldintzak eta egiten den bide-tartea.
.Uraren kalitatea eta hornitzeko sistema. Erabilitako uraren bolumena.
.Bolumena, biltegiratzea eta erabiltzen diren beste elementu laguntzaile batzuk.
.Fruitua jasotzeko baldintzak.
.Poluzio kimikorik ote dagoen aztertzea, ondokoetan:
-Ale-garbitzailea.
-Ikuzkailua.
-Fruituaren biltegiratzea.
-Ehoketa prozesua.
-Irabiaketa prozesua.
-Bahetzeko prozesua.
-Zentrifugazio bertikala.
-Dekantazioa.
-Biltegiratzea.
-Ontziratu gabeko olioaren garraioaren kontrola.
-Hondar-olioen bolumena, biltegiratzea eta tratamendua.
Gainera, gainetik bada ere, olio-errotan utzi beharreko lehengaiari egindako programa fitosanitarioa aztertuko da.
Iruñean, bi milako azaroaren seian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
2. ERANSKINA
Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2000/2001 ekitaldirako Programan bilduriko ekintzetarako laguntzetarako eskaera.
1. Eskatzailearen datuak:
Entitatea: IFK:
Helbidea/Herria:
Udalerria: P.K.: Probintzia: Tel.:
Legezko ordezkaria: NAN:
2. Eskatzen du:
Dirulaguntza bat, .................. pezetakoa, oliba-olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko urteko programan, eskabide honi erantsita doan horretan, bilduriko ekintzak egiteko.
3. Erantsi den dokumentazioa:
f Entitate eskatzailearen izaeraren agiria eta kasuan kasuko erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.
f Entitateak dirulaguntza eskatzeko erabakiaren egiaztagiria eta eskaera sinatzen duenari ordezkaritza emateko egiaztagiria.
f Entitate eskatzailearen oinarrizko ezaugarriak azaltzen dituen memoria.
f Jardueren proposamena, non honako hauek azaldu beharko diren:
Egin beharreko ekintza guztien proposamena eta bakoitzaren kronografia zehatza, iraupena eta ikasleen lan-egutegia azaltzen dituena.
Ekintzak zein udalerri eta tokitan eginen diren.
Hedapen eta zabalkunderik handiena lortzeko erabiliko diren publizitate-bideak
Erabiliko diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak: Ekintzen arduradunen lanbide profesionala.
Jarduera kontrolatzeko plana
Dirulaguntzaren xede diren ekintza guztien balorazio memoria, gastuen aurrekontuetako kontzeptu guztiak eta haien justifikazioak gutxi-gorabehera noiz aurkeztuko diren zehaztuta.
Eskatu edo lortu diren bestelako laguntza publikoak, honako honekin bateragarriak baldin badira.
...................................(e)n, ......(e)ko .......aren ....(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
Stua.: .............................................................
Iragarkiaren kodea: A0010435
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
