III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R I L L A S
Barillasko Cementerio karrikan sareak eta zola paratzeko lanak egiteko kontribuzio bereziak
Barillasko Udalak hasiera batean onetsi du Cementerio karrikan sareak eta zola paratzeko lanak egiteko kontribuzio berezien espedientea. Lan horiek Nafarroako Gobernuaren 2000ko toki azpiegitura planaren dirulaguntzetan sartzen dira. Orobat, aipatu lanen proiektua onetsi du.
Espedientean zehazten da zein aldetan eginen diren lanak, beti ere ondoko hiri lurzatiak, proiektuaren arabera behin- behinekoz banatu beharreko kostuak, banaketa egiteko parametroak eta ehunekoa kontuan hartuz.
Espedientea jendaurrean paratuko da hamabortz egunetan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan.
Argitara ematen da orok jakin eta ondorioak izan ditzan.
Barillasen, bi milako azaroaren hamazazpian. Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.
Iragarkiaren kodea: A0010757