143. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2000ko azaroaren 11n Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egindako batzar nagusi arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen legezko quoruma izanik: hasiera batean onestea Entitatearen 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesatuen eskura egongo da Mankomunitateko idazkaritzan, 15 eguneko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkez daitezen, hori guztia Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluak ezartzen duena betez. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu epea bukatutakoan aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Lizarran, bi milako azaroaren hamaikan. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0010517