III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskalen hasierako onespena, 2001. urterako
Jurramendiko Mankomunitateak, 2000ko azaroaren 11n Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egindako batzar nagusi arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen legezko quoruma izanik: hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari dagozkien ordenantza fiskalak.
Espediente administratiboa interesatuen eskura egongo da Mankomunitateko idazkaritzan, 30 eguneko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkez daitezen, hori guztia Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluak ezartzen duena betez.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu epea bukatutakoan ordenantzak behin betikoz onetsitzat joko dira.
Lizarran, bi milako azaroaren hamaikan. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: A0010516