III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R R A L D A
2000. urteko karga-tasak
Udalak, bi milako azaroaren 3an egin osoko bilkuran, 2001. urteko ekitaldirako ondoko zerga tasa hauek ezartzea erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,23ko tasa.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,5eko tasa.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2,5eko tasa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra egiteko honako bide hauetako bat erabili daitekeela:
a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriz, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa jarriz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Garraldan, bi milako azaroaren hamarrean. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.
Iragarkiaren kodea: A0010515