III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
Ordainarazpenen ordenantzen hasierako onespena, 2001eko urtarrilaren 1ean indarra hartzeko, eta beste batzuen aldaketa
Castejongo Udalak ondoko ordenantza hauek hasiera batean onetsi zituen 2000ko urriaren 27ko osoko bilkuran:
-Udalaren musika irakaskuntza zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza.
-Castejongo Kultur Etxean egiten diren ikastaroen tasak arautzen dituen ordenantza.
-Helduendako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
-Laguntza zentroaren zerbitzuko tasak eta 0-3 urte bitarteko haur hezkuntza zerbitzukoak arautzen dituen ordenantza.
-Udal zinema zerbitzuko tasa arautzen duen ordenantza.
Castejongo Udalaren osoko bilkura berean honako ordenantza hauek aldatzea erabaki zen:
-Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.
-Estolderia tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
-Tuterako ospitalera eta osasun etxera eramateko garraio zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.
-Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.
-Udalaren kiroldegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza.
-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzearren herrilurrak lagatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta hilerriarekin zerikusia izanik udalak egiten dituen bestelako zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza (E.L.Z.).
-Zaborrak eta obra-hondakinak bildu eta botatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza.
Castejongo azokan ordainarazten diren tasak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu, eta kasua bada, egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Castejonen, bi milako azaroaren bian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A0010513