143. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Egungo ordenantza fiskalen aldaketa 2001. urterako. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, legez beharrezkoa den gehiengoa izanik, honako hau erabaki zuen azaroaren 6ko osoko bilkuran:

Lehenengoa.-Ondoko aldaketa hauek hasiera batez onestea:

A) Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza honela aldatzea (testua 1997ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta 1999ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldatu):

1. art. Tasa hau ezarri da 4/99 Foru Legeak aldatu zuen 2/95 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz.

2. art. Honako kasu hauetara zabaldu da:

d) Jabari publikoko lurrak (herrilurrak barne) honako hauekin okupatzea: linea elektrikoak, hariak; ura, gasa, argindarra edo beste edozein isurkin eramateko hodiak, honakoak barne: zutoinak, hariak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak eta gisakoak.

e) Jabari publikoko lurrak (herrilurrak barne) edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzeko okupatzea.

f) Beste edozein aprobetxamendu berezi nahiz erabilera pribatibo.

3. art. Eremu publikoa okupatzea esaten denean herrilurrak ere barnean daude.

5. art. Karga oinarriak honako kasu hauetara zabaldu dira:

d) Okupaturiko azalera. Zutoin edo eraikin eta abarretan, lurraren gainean: metro karratua; kable, linea elektriko, errail, hodi, hari eta abarretan, bai hegalkinean bai lurzoruan: metro lineala.

e) Okupaturiko azalera metro karratutan zenbatua.

f) Bestelako aprobetxamendu berezi edo erabilera pribatiboetarako, metro karratu kopurua edo zatikia eta egun kopurua.

15. art. Honela idatziko da: d) idatz-zatian aipaturiko edozein aprobetxamendu baliatu nahi duen orok Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Ingurugiro Departamentuko baimenak lortu beharko ditu aldez aurretik, baita Foru Gobernu bereko Industriaren baimena ere. e) idatz-zatian zehaztu aprobetxamenduetarako, berriz, Udalaren baimena beharko da.

16. art. Hasierako ordenantzaren 15. artikuluaren idazketa bera (97ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

17. art. Hasierako ordenantzaren 1. artikuluaren idazketa bera (97ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

Tarifen eranskina: ondoko hauek erantsi dira:

Luzerako oinarria duten errail eta bestelako aprobetxamenduak, metro lineal bakoitzeko: 125 pezeta.

Hariak, hodiak, linea elektrikoak eta abar, airekoak izan edo lur azpikoak, metro lineal bakoitzeko: 125 pezeta.

Zutoinak, transformazio zentroak, etxolak, erregistroak eta abar, metro karratu bakoitzeko: 922 pezeta.

Edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzea, metro karratu bakoitzeko: 922 pezeta.

B) Indarrean dauden gainerako ordenantza fiskaletako tarifak edo zenbatekoak aldatzea, honela:

* Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak: konpultsak, 62 pezeta; ziurtagiriak, 285 pezeta; fotokopiak, 15 pezeta.

* Ur horniduraren tasa: kuota finkoa, 1.036 pezeta/lauhilean; metro kubiko kontsumitua, 58 pezeta; kontagailuaren eta hartunearen mantentze-lanengatik, 827 pezeta/lauhilean. Saneamenduko lotunea egiteko eskubideak: 7.349 pezeta; hartune osoa egiteagatik: 14.180 pezeta/ml; sarea (zoladura, saneamendu edo hornidura), 5.900 pezeta/ml, kontzeptu bakoitzagatik.

* Estolderia zerbitzuen tasa: hartune-tasa, 6.908 pezeta; zaintzako eskubideak (higiezin bakoitzeko), 5.855 pezeta.

* Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasa: etxebizitza, 9.017 pezeta; saltokiak, 16.907 pezeta; ostatua eta industria, 27.053 pezeta.

* Laborantzako herrilurren inguruko frogapen eta esleipena egiteko zerbitzuen tasa: ureztalurreko erregu bakoitzeko, 1.900 pezeta; lehorreko lurren erregu bakoitzeko, 600 pezeta.

* Hilerria erabiltzeko tasa: 4. oineko nitxoa, 24.840 pezeta; gainerakoak: 34.260 pezeta.

* Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: oinarriari aplikatu beharreko tasa: ehuneko 3,9.

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua: biltegia herrilurretan edo lurzatietan, 6.120 pezeta; artegia edo erlauntzak herrilurretan edo lurzatietan, 3.115 pezeta; erregua ureztalurreko 1. mailako lurzatian, 7.224 pezeta, 2. mailakoa, 6.592 pezeta; erregua aspertsio bidezko ureztalurretan, 8.100 pezeta; erregua lehorreko herrilurretan, 217 pezeta; erregua lehorreko lurzatietan, 187 pezeta; erregua zutik ureztatzeko herrilurretan, 2.250 pezeta; erregua aspertsio bidezko ureztalur estentsiboko herrilurretan, 327 pezeta; erregua, lehorreko mahastia, zuhaitzak, zainzuria, 388 pezeta.

* Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko herrilurren eskubideak eta kanonak. Ateratako harriaren metro kubiko bakoitzeko, 238 pezeta; ateratako legarra, harea edo lurraren metro kubiko bakoitzeko, 114 pezeta; eta nekazaritzarako ez beste erabileretarako herrilurren okupazioa, 8.273 pezeta.

* Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasa: okupaturiko metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 233 pezeta; ostatuetako terrazetan, gutxienekoa izanen da fatxadaren metro linealak bider 3 metro sakon. Zortasuna, San Isidro kalean, 68.799 pezeta.

* Eremu publikoko eta herrilurretako zoruan, hegalkinean eta zorupean herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasa.

* Merkatu ttikietan lurzorua okupatzeko tasa. Saltokiak, 6 metro karratu bitartekoak: 1.000 pezeta, eta beste 6 metro edo zatiki bakoitzeko 500 pezeta.

* Jabari publikoko lurzorua edo herrilurrak okupatzeko tasa: luzerako oinarria duten errail eta bestelako aprobetxamenduak: metro lineala, 125 pezeta; hariak, hodiak, linea elektrikoak eta abar, airekoak izan edo lur azpikoak: metro lineala, 125 pezeta; zutoinak, transformazio zentroak, etxolak, erregistroak eta abar: metro karratua, 922 pezeta; eta edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzea: metro karratua, 922 pezeta.

Bigarrena.-Ondoko aldaketa hauek ere onetsi dira:

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: tarte guztietarako 2,30eko portzentajea ezarri da, eta tasa, berriz, ehuneko 8,75ekoa.

-Hirilurren kontribuzioaren gaineko karga ehuneko 0,2318koa izanen da.

Landalurren aberastasunaren gaineko kontribuzioaren karga ehuneko 0,3868koa izanen da aurrerantzean ere.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: aplikatu beharreko indizea: 1,3660.

Hirugarrena.-Hori guztia jendaurrean jartzea arauzko moduan.

Laugarrena.-Aldaketak 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/95 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki horiek eta dagozkien espedienteak ikusgai egonen dira Udal bulegoetan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Cabanillasen, bi milako azaroaren zazpian. Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0010512