III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A S
Udal zergen karga-tasak, ordenantza fiskalak, tasak eta prezio publikoak, 2001. urterako
Arasko Udalak, 2000ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, ondoko zerga, tasa eta prezio publiko hauek ezartzea erabaki zuen:
1. Hirilurraren gaineko kontribuziorako karga-tasa: % 0,36, katastroko balioaren gainean.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: % 0,80, katastroko balioaren gainean.
3. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako tasa ehuneko 8koa izanen da; eta urte bakoitzeko aplikatu beharreko portzentajeak, berriz, ehuneko 2,2koak.
4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergarako (EIOZ) karga-tasa ehuneko 5ekoa izanen da, exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.
5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea 1,4koa izanen da.
6. Zirkulazio zergaren karga-tasa izanen da Foru Legeak onesten duen hori bera.
7. Honako tasa nahiz prezio publiko hauek aldatzea:
Ur banaketa zein saneamendu zerbitzuaren tarifak:
a) Zerbitzua erabilgarri izateagatik eta mantentze- lanengatik: 1.500 pezeta urtean.
b) Etxerako ur hornidura: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 46 pezeta.
b) Industriarako ur hornidura: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 65 pezeta.
d) Hornidurarako hartunea paratzeagatik edo estolderi sarerako hartunea baimentzeagatik: 10.000 pezeta.
e) Etxerako saneamendua: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 15 pezeta.
f) Industriarako saneamendua: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 18 pezeta.
8. Gainerako tasa eta prezio publikoak bere horrela gelditu dira.
2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Arasen, bi milako azaroaren zazpian. Udalburua, Jesús Jubera Rubio.
Iragarkiaren kodea: A0010511