III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Hasierako onespena Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko G-2 unitateko 2, 3 eta 4. lurzatien eta G-3 unitateko 3. luzatiaren xehetasun azterlanari
Zizur Nagusiko Gobernu Batzordeak, 2000ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko G-2 unitateko 2, 3 eta 4. lurzatien eta G-3 unitateko 3. luzatiaren xehetasun azterlana, Peio Eceolaza Ezcurra jaunak Promociones Amaya, S.L. ordezkatuz sustatu duena. Delako azterlana jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Aipatu xehetasun azterlana udal idazkaritzan egonen da bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.
Zizur Nagusian, bi milako azaroaren hogeian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0010752