III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E K U N B E R R I
Obra lehiaketa
Lekunberriko Udalak, 2000ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, "La Vega" izeneko 10. sektorea urbanizatzeko obrak kontratatzeko baldintza administratibo partikularren plegua onestea erabaki zuen.
Prozedura: irekia.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa, enpresen sailkapenarekin.
Kontratuaren xedea: "La Vega" izeneko 10. sektorea urbanizatzeko obrak.
Behin-behineko bermea: proiektuaren ehuneko bi (% 2).
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4 (% 4).
Aurrekontua: 611.854.395 pezeta (BEZa barne).
Propsamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita seigarren egun naturalera arte.
Prozedura honi dagokion dokumentazioa interesatuen eskura egonen da Copy-Ya, S.L. dendan, Taxoare, 10, Iruña.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udaletxeko Aretoan, proposamenak aurkezteko eguna bukatu eta biharamunetik aitzina hamabigarren egun naturalean, eguerdiko hamabietan. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.
Lekunberrin, bi milako azaroaren bian. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernandez de Barrena.
Iragarkiaren kodea: A0010510